Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza purea
AZA PUREA
OSAGAIAK
aldatu- Gatza.
- Aza: 1 garbitua, bihotzik gabe eta lerrotan .
- Patata: 2 zuritu eta dadotan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
PRESTAKETA
aldatu- Azaren kanpoko hosto itsusiak kendu.
- Moztu aza lau zatitan eta bihotz gogorrak kendu.
- Ur hotzetan garbitu eta juliana finetan moztu.
- Jarri kazola bat urarekin sutan, gehitu patatak eta irakiten hasitakoan aza.
- Egosi 20 minutuz. Iragazi eta gorde salda.
- Olio erre bat egin baratxuriarekin eta gehitu.
- Pasa dena irabiagailutik eta ondu.
- Gorde dugun saldarekin nahi dugun dentsitatea bilatu.
AHOLKUAK
aldatu- Behin hoztu ondoren maria bainuan berotzea komeni da.
- Ogi txigortu edo frijitu batzuk erabil litezke edertzeko eta hornigai moduan.
- Barazki berdeak ura irakiten dagoenean gehitu behar ditugu beti; patata, berriz, ur hotzarekin hobeto.