Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalorea bexamelaz

AZALOREA BEXAMELAZ

Azalorea bexamelaz gainerrea

MAHAIKIDEAK 4.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Puntazorrotza erabiliz garbitu azalorea kanpoaldetik, ondoren moztu sail txikitan.
  • Garbitu ur hotzean.
  • Jarri kazola bat sutan gatzarekin.
  • Egosi azalorea 16-16 minutu inguru.
  • Labana batekin ziztatu eta egina dagoen jakiteko.
  • Bertatik bitsadera baten laguntzaz eta kontu handiz atera eta ur hotzetan pasa.
  • Jarri erretilu baten gainean.
  • Prestatu bexamel saltsa bat eta barazkia gainetik estali.
  • Labea edo grilla erabiliz azalorea gainerre .

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu eduki azalorea gehiegi ez egosten, erraz desegiten da eta.
  • Barazki egosia kazolatik ateratzekoan, bitsadera erabili eta inoiz ez irauli.
  • Bexamel saltsa beti azken momentuan prestatu, bestela gehiegi lodituko da eta ezingo dugu egoki zabaldu.