Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azukre fondanta
AZUKRE FONDANTA
OSAGAIAK
aldatu- Azukrea: 1 kg.
- Ura: 300 ml.
- Limoi zukua edo glukosa: Zukua 6 tanta edo glukosa 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean jarri ura eta azukrea eta nahastu hagatxoarekin.
- Sutan jarri eta brotxa busti batekin kazolaren alboak margotu, azukre kristalak kenduz.
- Gehitu limoi tantak edo glukosa eta utzi egosten 115-118ºC edo bola puntua harrapatu arte.
- Sutatik atera eta ur tanta batzuk izango dituen marmoleko mahai baten gainera bota.
- Utzi pittin bat hozten behatz puntekin ukitu eta itsasten ez den arte.
- Momentu horretan, espatula batekin hasi azkar azukre oreari eragiten batera eta bestera sigi-saga, ese modukoak eginez, harik eta orea zuritzen eta gogortzen den arte.
- Ondoren, film paperarekin estali.
AHOLKUAK
aldatu- Maria bainuan edo mikrouhinean epeldu daiteke, bigundu eta erabili ahal izateko.
- Kolorea eta zaporea emateko, txokolate, kafea, pistatxoa, marrubia erabili daiteke edo zuzenean koloratzaileak gehitu daitezke.
- Tarta, pastelak, pastak, betegaiak, karameluak..... egiteko erabil daitezke.