Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babarrun zuriak

BABARRUN ZURIAK

Indaba edo babarrun zuriak

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Babarrun zuria: 800 g.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Pipermorro berde: 1/2 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Tomate naturala: 1 zuritua eta dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki listariarekin lotua.
  • Txerri saiheskia: 500 g.
  • Baratxuria: 1 xerratu.
  • Oliba olioa birjina: 100 ml.
  • Gatza.
  • Txorizo freskoa: 200 g., 10 minutuz gatz-uretan egosi eta zatitua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Bezperatik babarrunak beratzen utzi.
  • Ura aldatu, (estaltzeko eta pittin bat gehiago) eta sutan jarri.
  • Irakiten hasitakoan gaineko bitsa kendu.
  • Gehitu, saiheskia, tipula erdia, piper berdea, tomatea eta perrexila.
  • Zartagin batean jarri olioa baratxuriarekin sutan, gorritutakoan gehitu tipula erdiarekin eta utzi ondo goxatzen gorritu arte.
  • Hau ere gehitu babarrunei.
  • Irakiten su motelean. Ordubetera atera saiheskia eta eduki babarrunak bigundu bitartean, bukaeran gatza eman.
  • Amaitzeko gehitu txorizo eta saiheski zatitua.

AHOLKUAK

aldatu
  • Hornigaiak (txerri saiheskia, txorizoa) babarrunekin elkartu daitezke edo aparte egosi eta aparte zerbitzatu.
  • Nahi izanez gero, haragizko gehigarriak ken daitezke.