Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bainila suflea

BAINILA SUFLEA

Bainilla souflea

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Esnea: 300 ml.
  • Bainila: 1/2.
  • Azukrea: 50 g.
  • Irina: 25 g.
  • Gorringoak: 6.
  • Gurina: 50 g
  • Zuringoa: 8.
  • Azukrea: 75 g.
  • Gurina: Moldea estaltzeko.
  • Azukre hautsa: Moldeak eta suflea gainetik estaltzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Moldeak gurin eta azukre hautsarekin estali.
  • Esnea bainilarekin egosi 5 minutu.
  • Bainila puntazorrotzarekin zabaldu eta barruko haziak berriro esnetara sartu; utzi bere horretan hozten.
  • Pertz batean irabiatu gorringoak, irina eta azukrea.
  • Gehitu horiei poliki-poliki esnea, nahasten dugun bitartean.
  • Jarri su baxuan, loditu arte.
  • Sutatik kanpo, gehitu lehenik gurina, eta ondoren, azukrearekin harrotutako zuringoak.
  • Bateratu dena, kontu handiarekin nahasiz.
  • Bete moldeak eta sartu labera 10-12 minutu inguru.
  • Labetik atera eta, nahi izatera, azukre hautsarekin estali.
  • Momentuan zerbitzatu eta jan behar da.

AHOLKUAK

aldatu
  • Suflea labean egosteko garaian, hau ez da ireki behar.
  • Labetik atera orduko jatea komeni da, erraz jaisten baita.


Bestelako sufleak

  • Txokolatea: Lehen natilla hori prestatzen dugunean, kakao koilarakada bat gehituz.
  • Bainila: Esnea banillinarekin irakinez, eta bere haziak bertan zabalduz.
  • Laranja edo limoia: Esnea limoi edo laranja azalarekin egosiz bere lurrina emanez eta azal birrindua gehituz.
  • Pattarrarenak: Kremari likore bat gehituz eta azpialdean, bizkotxo zati bat jarriz likorearekin bustia.