Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bainilazko izozkia
BAINILAZKO IZOZKIA
OSAGAIAK
aldatu- Esnea: 500 ml.
- Gozogintzako esne-gaina: 500 ml.
- Bainila: 1/2.
- Azukrea: 150 g.
- Gorringoa: 10-12.
PRESTAKETAK
aldatu- Irakin esnea 5 minutuz su baxuan bainilarekin.
- Puntazorrotz aiztoarekin ireki bainila erditik, eta barruko haziak arraskatu eta gehitu dena esnetara; irakin beste 5 minutuan, eta utzi hozten.
- Gozogintzako pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu.
- Nahastu esnea gorringoarekin.
- Maria bainuan jarri, eta hagatxoa lagun nahasi momentuero.
- Maria bainuko urak ez du inoiz irakin behar.
- Horrela edukiko dugu nahasketak 80ºC izan arte ( nahasketa lurrintzen hasi edo pitin bat loditzen)
- Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan eragiten jarraituko dugu epeldu arte.
- Ingalaterrako krema hau ongi hoztutakoan , izozkia egiteko gailuan sartu eta martxan jarriko dugu.
- Izozkiak guk nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan mantendu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin; 83ºC pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
- Termometrorik izango ez bagenu, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; hori ikusitakoan, atera pertza Maria bainutik.