Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao betegaia

BAKAILAO BETEGAIA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Bakailaoa: 200 g.
  • Gurina: 75 g.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Irina: 150 g.
  • Esnea: 1l beroa.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
  • Gatz fina.
  • Gurina: Pitin bat orea gainetik margotzeko.
  • Ekilore olioa, arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ur gatzatuan bakailaoa 2 minutuz irakin. Bere horretan epeltzen utzi eta birrindu haragia.
  • Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean goxatzen jarri.
  • Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta hau ere, su motelean, 5 minutuz egosi.
  • Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Bexamela irakiten hasitakoan irakin su baxuan 10 minutu.
  • Denbora hau pasatutakoan, bakailaoa eta perrexila gehitu, eta beste 5 minutuz su motelean irakin, beti hagatxoarekin momenturo eragiten.
  • Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Piper beteak egiteko edo bestelako betegai moduan balioko du.
  • Baita kroketak egiteko ere.