Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao brandada piperrekin eta ziazerbekin

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

aldatu

4 LAGUNENTZAT[1]


  • 2 pipermorro.
  • 400 g bakailao garbi.
  • 2 patata.
  • Esne gaina eta esnea.
  • Ziazerba hosto batzuk.
  • 4 baratxuri ale.
  • Gatza.
  • Oliba olioa.


Pausoak

aldatu

1 Labea berotzen ipini, eta, piperrak labeko erretilu batean jarri ondoren, labean sartu. Hogei bat minutu eduki.

2 Atera, eta epeltzean, azala kendu eta zerrendatan moztu. Gorde.

3 Patatak zuritu, eta pusketa txikitan moztu. Lapiko txiki batean ipini, eta baratxuri zurituak osorik gehitu.

4 Esne basokada bat eta baso erdi bat esne gain gehitu. Gatz pitin bat eta olio oliba tanta batzuk gehitu. Ondoren, irakiten jarri taparik gabe, 30 minutu.

5 Bakailaoa gehitu, eta beste hamar minutu egosi.

6 Jarraian, osagai horiek guztiak irabiagailuarekin birrindu. Hala, krema gozo bat lortuko dugu; horri esaten diogu brandada.

7 Piperrak zartagin batean ipini, eta su motelean berotzen jarri, oliba olio eta gatz pitin batekin.

8 Labeko erretilu batean ziazerba hostoak jarri, banan-banan zabalduak. Bakoitzaren gainean koilarakada bat brandada jarri, eta berriro, estalki modura, beste hosto bat jarri bakoitzaren gainean.

9 Labe beroan sartu, minutu pare bat. Bukatzeko, platerean piper zerrendatxo batzuk jarri, eta, gainean, ziazerba eta bakailao brandada.

Erreferentziak

aldatu