Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao carpaccioa, ziza eta pinaziekin

Errezeta-liburuaren parte. Bakailao carpaccioa, ziza eta pinaziekin[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Bakailao gezatua, 400 g
  • Zizak, 100 g
  • Pinaziak, 50 g
  • Oliba olio birjina
  • Maldon gatza
  • Limoi erdia

Pausoak

aldatu

Carpaccioa hotzean jaten den jaki bat da, nahiz arrain edo haragi gordinarekin osatuta dagoen. Kasu honetan arraina erabiliko dugu: bakailao gezatua, hain zuzen. Horrelako jakietara ohiturarik ez dutenentzat errazagoa suertatzen da bakailaoa.

Lehenik, bakailaoa ahalik eta xafla finenetan moztu. Hala egitea oso garrantzitsua da.

Moztu ahala, lau plateretan banatu. Zizak ere xafla txikietan moztu, eta bakailaoaren gainean jarri. Limoi erdiarekin plater bakoitzean tanta batzuk bota, eta oliba olio txorrotadaz bakailao eta ziza xaflak ongi busti.

Jan aurreko 10-15 bat minutu lehenago prestatzea komeni da, osagaiek olioari zaporea itsats diezaioten.

Bitartean, zartagin batean pinaziak oliba olio tanta batekin frijitu. Gorritutakoan atera, eta plateretan zabaldu. Maldon gatz pittin bat bota, eta prest izango da jateko.

Oso egokia da ogi txigortuan zabalduta jateko.


Erreferentziak

aldatu