Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao edo legatz kroketak
BAKAILAO EDO LEGATZ KROKETAK
30- 40 Kroketa biltzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 75 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Irina: 150 g.
- Esnea: Beroa edo epela 1 l.
- Bakailaoa edo legatza: Irakinaldi motz batekin eta birrindua 200 g.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Gatza.
- Gurina: Pitin bat orea gainetik margotzeko.
- Ekilore olioa: Eskua bustiz oreari forma emateko adina.
- Arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean jarri.
- Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta ongi nahasi, su motelean 5 minutuz egosi. Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan hagatxoarekin eragiten diogun bitartean, esne guztia amaitu arte.
- Bexamela irakiten hasitakoan, bakailaoa eta perrexila gehitu eta 15 minutuz su motelean irakin. Kasu honetan ere hagatxoarekin eragiten momentuero.
- Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
- Hozturik dagoenean, eta olioz bustitako eskuekin, orea puskatu eta kroketa forma emango diogu. Borobilak, luzeka, handiak, txikiak...
- Behin forma emanda, lehenik arrautzetan eta gero ogi birrinduetan pasatu.
AHOLKUAK
aldatu- Kroketa edo bexamel ore gehienen akats nagusia irin zapore gehiegizkoa izan ohi da. Horretarako, irina gutxienez 15 minutuz egosi behar da.
- Beste akats bat irinaren kantitatearekin ez asmatzea izaten da, bexamela bigunegia eta ezin forma eman ahal izatea. Nik litro esneko 120 g eta 150 g artean erabiltzen dut kroketak egiteko. Lagungarria lehorra bada (urdaiazpikoa) 120 g eta urtsuagoa balitz, irin gehiago gehitzen diot.
- Kroketak biltzeko garaian, ez dut irinik erabiltzen irin zaporea kentzeko.
- Azkenik, frijitzeko garaian beti su bizian egin behar dira eta inoiz ez kroketa gehiegi sartu batera.