Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao masailak saltsa berdean patatekin

BAKAILAO MASAILAK SALTSA BERDEAN PATATEKIN

Bakailao masaila saltsa berdean

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAKAldatu

PRESTAKETAAldatu

  • Oliba olioa kazola zabal batean su eztian jarri, tipularekin batera.
  • Tipula goxatzen hasitakoan baratxuria eta perrexilaren erdia gehituko diogu.
  • Minutu pare bat eduki ondoren, patata xerrak banatuko ditugu kazola azpian.
  • Ardo zuriarekin eta arrai saldarekin busti ondoren tapa batekin estali. Su oso baxuan 15 minutuz egosi, mugitzeaz utzi gabe.
  • Denbora hau igarotakoan bakailao masailak irinetan pasa eta kazolan sartu. Su baxuan beste 5 minutu egosi, kazola mugitzeaz utzi gabe.
  • Amaitzeko sutatik kanpo, perrexilaren beste erdia gehitu, saltsa ondu, koilara batekin osagai guziak saltsarekin busti, eta kazola mugituz saltsa ongi bateratu zerbitzatu aurretik.

AHOLKUAKAldatu

  • Egosteko garaian ere kontu handia eduki gehiegi lehortu ez dadin.
  • Plater hau txirla batzuekin edo muskuilu batzuekin laguntzerik dago.