Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao nahaskia

BAKAILAO NAHASKIA

Bakailao nahaskia

MAHAIKIDEAK: 2.

OSAGAIAK

aldatu
  • Bakailaoa: 250 g. gezatu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Piper berdea: 1 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Arrautzak: 4.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola txiki baten jarri bakailaoa, estali urarekin eta sutan jarri. Irakiten hasitakoan itzali eta bere horretan epeltzen utzi.
  • Epelduta dagoenean, xaflatan desegin.
  • Zartagin batean olioa, tipula, piper berdea eta piper gorria su ertainean erregosi.
  • Gehitu bakailaoa eta perrexila eta su bizian nahasi minutu batez.
  • Kraskatu arrautzak zartagin honetara eta utzi segundo batzuk zuringoak mamitzeko.
  • Momentu horretan eta espatula batekin nahastu indartsu beste segundo batzuetan.
  • Gorringoa egin aurretik itzali sua eta azkar zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahaskiekin kontraesanean, osasun ikuspuntutik arrautza ongi egitea eskatzen duen legea, eta sukaldari gehienek nahi duten arrautza krematsua.