Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao tortilla
BAKAILAO TORTILLA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Bakailao gezatua: 400 g.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berde italiarra: 1 xehatu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1. Hau ez da ezinbestekoa.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Arrautzak: 8.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Bakailaoa ur hotzetan irakiten jarri. Minutu bat irakin ondoren sua itzali eta epeltzen utzi. 10 minutu pasa ondoren bakailaoa ongi lehortu eta xafletan banandu.
- Tipula, pipermina eta piper berdea zartagin batean kozinatzen jarriko ditugu olioarekin su ertainean.
- Barazkia gorriturik dugunean, bakailaoa eta perrexila gehitu. Dena elkarrekin denbora laburrez egin.
- Katilu batean arrautzak irabiatu eta bakailaoa nahastu, gatz puntua jarri.
- Aparteko zartagin batean olioa sutan jarri, ondo beroturik dugunean tortilla bertan egin. Kontu izan behar da gehiegi lehortu ez dadin.
- Tortilla borobila edo forma bilduarekin egin dezakegu.
AHOLKUAK
aldatu- Bakailaoa gezatu eta zartaginean barazkiekin kozinatu ondoren, ongi lehortu behar da, bestela tortilla urtsua atera liteke.