Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoa pil-pil erara
BAKAILAOA PIL PIL ERARA
OSAGAIAK
aldatu- Bakailaoa: 250 g-ko 4 zati, gezatu eta lehorra.
- Oliba olio birjina: 300 ml.
- Baratxuriak: 4 zuritu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
PRESTAKETA
aldatu- Lurrezko kazola batean olioa, pipermina eta baratxuria txapan su eztian jarriko ditugu.
- Baratxuriak gorritzen direnean, piperminarekin batera erretiratu.
- Olio horretan, bakailao zatiak azala gorantz dutela jarri eta alde bakoitzetik 4 minutuz egosi.
- Horren ondotik, bakailaoa plater batera erretiratu eta olioa beste ontzi batera.
- Sutatik kanpo, lurrezko kazolan ur tanta batzuk ipini eta olioa gehitzen joango gara; hori egiten dugun bitartean, oso fina ez den metalezko iragazki batekin bueltak emango dizkiogu.
- Saltsa loditzen doan heinean, olioa gehitzen joango gara, olio guztia gehitu arte.
- Saltsa guztia loditurik dugunean, bakailao zatiak erantsi azala gorantz dutelarik, kazolari momentu batez eragin eta baratxuri ale gorrituak gainean jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Garai batean bakailaoak kazola barruan sarturik zeudela loditzen ziren, baina modu horretara bakailaoa asko puskatzen da eta denbora gehiago behar du.
- Bakailao gezatua kozinatu aurretik, beti ongi lehortu behar da.
- Bakailaa pil-pil erara berotzeko su motelean egin behar da inoiz ez irakin, bestela moztu egingo da.