Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri berri eta ganba nahaskia
BARATXURI BERRIA, GARI ZAINZURI ETA GANBA NAHASKIA
MAHAIKIDEAK: 4 Pertsona.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuri berria: 200 g., dadotan.
- Gari zainzuria: 200 g., dadotan.
- Gatza.
- Ganba: 400 g. zuritu eta erdibitu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Arrautzak: 8.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin batean jarri olioa sutan, eta bertaratu baratxuri berria eta gari zainzuriak.
- Su ertainean utzi, kolore pitin bat hartzen.
- Gehitu ganbak eta batera salteatu, ondu eta gorde.
- Kraskatu arrautzak eta katilu batean elkartu.
- Zartagin zabal batean jarri, zainzuri eta baratxuriak su bizian.
- Barazkiak oso bero daudenean gehitu arrautzak, gatzarekin ondu eta utzi segundo batzuk bere horretan zuringoa egin arte.
- Itzali sua eta espatula batekin ongi nahasi, arrautzaren gorringoa puskatuz eta zerbitzatu.
- Gorringoa egin aurretik zerbitzatu behar da.
AHOLKUAK
aldatu- Azken pausoko prozesuak oso azkarra izan behar du eta inoiz ez utzi nahaskia lehortzen.