Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri saltsa zuria
BARATXURI SALTSA ZURIA
MAHAIKIDEAK: 400ml lortzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Baratxuria: 4 zuritu eta zatitu.
- Ur epel tanta batzuk.
- Gatza.
- Arrautza gorringo: 2.
- Limoi zukua: 1/2 .
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Ekilore olioa: 150 ml.
- Esne gaina: 150 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Irabiagailuaren ontzi estuan jarri baratxuriak, ur tantak eta 50ml oliba olio eta birrindu.
- Jarraian gehitu gatza, gorringoak eta limoi zukua.
- Piztu irabiagailua abiadura txikian eta joan gehitzen olio hari bat saltsa bateratu eta loditzen den bitartean.
- Amaieran gehitu esne gaina eta ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Saltsa moztuko balitz, beste gorringo bat jarriko genuke ontzian eta moztutako saltsa poliki poliki gehitzen joango ginateke irabiatuz, saltsa ongi bateratu arte.
- Mota guztietako arrain, haragi eta barazkiekin laguntzeko erabiltzen da.