Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri zopa zuria
BARATXURI ZOPA ZURIA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Marcona almendra: 300 g.
- Moldeko ogi edo ogi mamia: Xerra erdia dadotan.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Jerezko ozpina: 40ml.
- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Ur hotza: 300 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri bezperatik almendrak uretan beratzen. Iragazi eta gorde ura hozkailuan.
- Irabiagailu batean xehatu, almendrak, ogia, baratxuria eta ozpina.
- Gehitzen joan poliki-poliki olioa, maionesa moduko bat lortu arte.
- Bukatzeko, joan gehitzen hozkailuan gorde dugun ur hotza guk nahi dugun dentsitatea lortu arte eta jarri puntuan.
AHOLKUAK
aldatu- Zopa hotz zuri moduan izenda genezake.
- Andaluzian moskatel mahatsekin zerbitzatzen da.
- Gaur egun esne pittin bat ere gehitzen zaio.