Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki estrudela
BARAZKI ESTRUDELA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatuOrea egiteko
- Irina: 300 g.
- Gatza.
- Ura: 150 g.
- Oliba olioa: 40 g.
- Gorringoa: 1.
- Gurina: Margotzeko.
Betegaia egiteko
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 2 dado txikitan.
- Azenarioa: 2 dado txikitan.
- Porrua: 1 dado txikitan.
- Alberjinia: 1/2.
- Kuiatxoa: 1/2 dadotan.
- Barrengorria: 4, xerretan.
- Esne-gaina: 100 ml.
- Arrautzak: 4.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Izokin ketua: 8 xerra.
PRESTAKETA
aldatuOrearen prestaketa
- Bota irina eta gatza pertz batean eta sumendi bat osatu.
- Jarri erdian gorringoa, olioa, gatza.
- Hasi gehitzen ura eta eskuekin nahasten joan, oratu pazientziarekin ore bigun eta leun bat burutu arte.
- Estali zapi busti batekin eta utzi bere horretan ordubete.
Betegaiaren prestaketa
- Jarri zartagin bat olioa eta baratxuriarekin sutan.
- Kolorea hartzen hasitakoan gehitu, tipula, porrua eta azenarioa, su bizian salteatu.
- Kolore gorrizka hartzen hasitakoan gehitu, alberjinia, kuiatxoa eta barrengorria. Utzi ongi salteatzen eta ondu.
- Sutatik kanpo arrautzak irabiatu eta esne-gainarekin nahasi ondoren, barazkiekin elkartu. Ondu.
Prestaketa amaitzeko
- Estali erretilu bat labeko paperarekin.
- Arrabolarekin zabaldu orea 20x20 cm-tako zatietan.
- Margotu gurin urtuarekin eta minutu batzuetan utzi.
- Orearen erdian jarri izokin ketu erdia, berriro barazkia eta izokina.
- Paperaren laguntzaz bildu strudela zilindro bat osatuz.
- Margotu gurinarekin eta labera sartu 170ºC-tan 20 minutu inguru.
AHOLKUAK
aldatu- Betegaia esne-gain eta arrautzarik gabe ere egin dezakegu.