Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta otarrainxka risottoa
Errezeta-liburuaren parte. Barazki eta otarrainxka risottoa[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
Pausoak
aldatuOtarrainxkak zuritu, buruak eta azalak kendu, eta salda egiteko gorde. Salda egiten hasiko gara; horretarako, lapiko batean urez estali azal eta buruak, eta egosten ipini.
Bitartean, kuiatxoa eta azenarioa garbitu eta zuritu (azenarioa bakarrik), eta karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere.
Lapiko batean, olio zorrotada bat bota, eta bertara barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota, eta hogei minutuz erregosi su motelean.
Ondoren, tomatea eta ziazerbak zatitan moztu, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi eta nahastu.
Gero, arroza gehitu. Otarrainxka salda bota, arroz kantitatea halako hiru. Beste gatz pitin bat erantsi, eta irakiten eduki hamabost minutuz.
Orduan, otarrainxka gorputzak botako dizkiogu, eta arrozarekin nahastuko ditugu. Hasieratik bota izan bagenitu, erabat lehortuko lirateke. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.
Sua itzali, eta 100 gramo parmegiano gazta birrindu gehitu. Gurin koilarakada bat bota, eta nahastu pare bat minutuz. Prest dugu risottoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/8