Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta txipiroi entsalada
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
- Osterzuri 1
- Tomate 1
- Piper gorri 1
- Tipulin 1
- 8 gari-zainzuri
- Sagar 1
- 8 txipiroi
- Gatza
- Oliba olioa
- Ozpina
Pausoak
aldatu1 Piper gorria labean erregosi, hogei minutuz, 200 gradutan; ondoren, ongi zuritu eta haziak kendu.
2 Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri, gatz pitin batekin. Garizainzuriak gehitu, eta bost minutuz egosi. Ondoren, ur hotzetatik pasatu eta gorde.
3 Tipulina pusketa txikitan moztu, eta entsaladarako ontzi batean jarri. Moztu piperra pusketa txikietan, eta ontzira gehitu. Gauza berbera egin tomatearekin.
4 Hiru osagai horiek gatz, ozpin eta oliba olioz gozatu.
5 Osterzuria garbitu eta ongi lehortu ondoren, ontzira gehitu, puska txikietan.
6 Zartagin bat berotzen ipini, eta ongi beroa dagoenean, txipiroiak jarri eta plantxa moduan frijitu, minutu bat alde bakoitzetik. Gatz pitin bat gehitu, eta olio zorrotada bat ere bai.
7 Zartagina itzali, eta bertan utzi hoztu ez daitezen.
8 Platerean gari-zainzuriak ipini, eta bueltan, lau bost bat sagar xafla. Ondoren, entsaladako osagaiak ongi nahastu, eta plateraren erdian zabaldu.
9 Azkenik, txipiroiak gehitu. Nahi izanez gero, zartaginean gelditu den saldatxoa gehitu, azken ukitua emateko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/4