Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta txipiroi risotoa
Errezeta-liburuaren parte. Barazki eta txipiroi risotoa[1]
Osagaiak
aldatu- Arroz bonba (400 g)
- Dozena bat txipiroi txiki
- Kalabaza bat
- Ziazerba sorta bat
- Azenario bat
- Tipulin bat / Bi baratxuri ale
- Tomatea
- Oliba olio birjina / Gatza
- Parmatar gazta
- Koilarakada bat gurin
Pausoak
aldatuTxipiroiak garbitu eta zati txikietan moztu.
Kalabazina eta azenarioa garbitu, azenarioa zuritu eta biak karratu txikietan moztu. Baita tipulina eta baratxuri aleak ere.
Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota eta ongi berotu ondoren, gehitu txipiroi pusketak bertara. Pare bat minutuz erregosi eta pixpal baten laguntzarekin guztiak atera eta gorde. Lapiko berean beste olio txorrotada bat gehitu eta bertara barazki guztiak gehitu. Gatz pitin bat bota. 20 bat minutuz erregosi su motelean.
Ondoren, tomatea eta ziazerbak moztu zatietan, eta lapikora gehitu. Beste bost minutuz erregosi, eta nahastu. Ondoren, arroza gehitu, eta ura bota, arrozaren kantitatearen hirukoitza. Beste gatz pixka bat bota, eta irakiten hastean gorderik geneuzkan txipiroi zatiak ere bertara nahastu. Irakiten eduki 20 minutuz. Kontuan hartu bost minututik behin arroza ongi nahastu behar dugula.
Sua itzali, 100 bat gramo parmatar gazta birrindu eta koilaraka-da bat gurin gehitu eta nahastu beste pare bat minutuz. Dagoeneko prest izango dugu risotoaren itxura berezi hori dastatzeko. On egin!
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/17