Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki krema

BARAZKI KREMA

Barazki krema

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola zabal batean koipea baratxuriarekin sutan jarri, gorritzen hasitakoan, tipula, porrua eta azenarioa gehitu eta sueztitu egingo ditugu, kolore gorrixka hartzen hasten denean kuia, kuiatxoa eta perrexila edo martorria gehitu. Elkarrekin kozinatuko ditugu barazkiak, saldarekin busti eta 20 minutuz egosi.
  • Irabiagailuarekin ongi xehatuko dugu, krema dentsitatea izan arte. Salda gehiago beharko balu, zuzendu egingo genuke. Gatzarekin edo tamariarekin ondu.
  • Zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Bukaeran esne-gaina gehitzen beste aukera bat da.
  • Beste edozein barazkirekin ere egin daiteke, dentsitate bera lortuz.