Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki krepeak

Errezeta-liburuaren parte. Barazki krepeak[1]

Osagaiak

aldatu

Krepeak egiteko:

  • 3 arrautza.
  • 100 gramo irin.
  • 40 gramo gurin.
  • Gatza.
  • Litro laurden bat esne.

Barazkiak

  • Porru bat.
  • Tipulina.
  • Ziazerba sorta bat.
  • 200 gramo txanpinoi.
  • Pikillo piper pote bat.
  • Oliba olioa.
  • Gatza.
  • Basokada bat esne gain.


Pausoak

aldatu

Krepeak prestatzeko, ontzi batean osagai hauek nahastuko ditugu: arrautzak osorik, gatz pitin bat eta irina. Dena ongi irabiatu. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu.

Zartagin ertain batean gurin pusketa bat jarri, eta berotzen ipini. Gurina urtzean, krepearen masara gehitu, eta zartagina berriro sutan jarri. Krepearen masa berriro ongi nahastu, eta krepeak egiten hasiko gara. Burruntzali txiki baten laguntzaz, zartaginera bota krepearen masa. Alde batetik bestera zartagina mugitu, guztia ongi zabaldu arte. Segundo gutxi batzuen ondoren, buelta eman krepeari eskuen laguntzaz, eta, jarraian, plater batera atera. Gainontzeko masarekin, pauso berberei jarraitu, masa guztia bukatu arte.

Barazkiak prestatzeko, guztiak garbitu eta moztu. Lehenik, porrua eta tipulina. Bi osagai horiek zartagin zabal batean jarri, oliba olio zorrotada batekin eta gatz pitin batekin. Hogei bat minutuz erregosi, eta erretilu zabal batera atera.

Zartagin berean, xafletan moztutako txanpinoiak gorritu pare bat minutuz. Horiek ere erretilura atera. Ziazerbari oliba olio zorrotada bat bota, eta zartaginera gehitu beste pare bat minutuz, su bizian. Erretiluan gorde.

Azkenik, pikillo piperrak ere zartaginera bota, eta oliba olio zorrotada txiki bat bota. Hamar bat minutuz goxatu su ertainean. Horiek ere erretilura atera. Kontuan hartu erretiluan barazkiak elkarrekin nahastu gabe uzten badituzue ondoren, krepeak betetzeko garaian, lana txukunago egingo duzuela.

Zartaginean basokada bat esne gain gehitu, eta irakiten jarri su motelean. Bost minutu igaro eta gero, sutik kendu.

Krepeak betetzeko, barazki sorta bakoitzetik koilarakada bat jarri krepearen izkina batean, eta pikillo piperrak gainean. Hala, krepe guztiak bete arte. Ondoren, krepea tolestu.

Barazki gehiago sobratzen bazaizkigu, esne gainarekin gehitu. Esne gain hori erabili krepeak gainetik bustitzeko.

Erreferentziak

aldatu