Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki kuskusa

BARAZKI KUSKUSA

ERRAZIOAK: 6.

OSAGAIAK

aldatu
  • Kuskusa edo gari semola gordina: 600 g.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Gatza.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Tomatea: 3. Zuritu, hazirik gabe eta 4 zatitan.
  • Oilaskoa: 500 g. zati handietan.
  • Piperbeltz zuria.
  • Kurkuma: 20 g.
  • Ras el hanout Petraaselinun espezia nahasketa: 25 g.
  • Hegazti salda zuria, barazki salda edo ura.
  • Azenarioa: 6 garbitu eta luzeran erdibitu.
  • Kuiatxoa: 1, 4 karratu luzetan.
  • Kuia: 500 g. erdibitu eta xerra loditan.
  • Aza: 1/2 triangelu handietan.
  • Txitxirioa: 400 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kuskusa ur hotzetan garbitu eta iragazi.
  • Atera kuskusa ontzi zabal edo maindire batetara eta olio, ur, eta gatz pitin bat gehitu. eta utzi bere horretan 5 minutu.
  • Lurruneko kazola bateko azpi aldean, olio pitin batekin jarri tipula sueztitzen eta erdi egina dagoenean gehitu tomateak. Kozinatu denak elkarrekin.
  • Gehitu ondoren oilaskoa, salda zuriaren erdia eta espeziak.
  • Lurrun kazola prestatu eta jarri gainean kuskusa.
  • 20 minutuz egosi.
  • Denbora hau pasatakoan, kuskusa erretilu batera atera eta berriro ura eta olio tanta batekin nahastu eta bi eskuez landuz askatu.
  • Lurrun kazolaren azpialdetik kendu oilaskoa eta sartu berriz, kuia, kuiatxoa eta azenarioa eta geratzen den saldarekin busti.
  • Jarri berriro gainean kuskusa eta egosi beste 45 minutu.
  • Denbora hau pasatutakoan, erretiratu, kuia, kuiatxoa eta azenarioa eta sartu kazolan aza triangelutan eta oilaskoa.
  • Kuskusari berriz gehitu ur, olio eta gatz pitin bat gehitu eta bi eskuez landuz askatu.
  • Jarri berriro ontzian eta egosi beste 15 minutuz.
  • Denbora hau pasatutakoan sartu kazolan berriro barazki guziak eta egosi beste 20 minutu.
  • Zerbitzatzeko, jarri erdian kuskusa honen gainean haragia eta barazki txikiak eta estali barazki zati nagusiekin.
  • Saldaren zati bat kuskusaren gainetik botatzen da eta beste zatia aparteko ontzi batean zerbitzatzen da bakoitzak bota dezan.

AHOLKUAK

aldatu
  • Plater bakar moduan zerbitzatzen da.
  • Kuskusa esaten zaiona gari semolak dira. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
  • Kuskusa ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere erabiltzen dira horretarako.
  • Kontu izan salda gehiegi ez dadin lehortu, bestela gaziegi gera bai daiteke.