Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barrako ogia

BARRAKO OGIA

Barrako ogia

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu

Poolisha edo ama ore oso biguna

aldatu
  • Nahiko gluten duen okindegiko irina: 160 g.
  • Ura: 160 ml.
  • Okindegiko legami freskoa: 2,5 g. eta lehorra bada 1 g.

Barrako orea egiteko

aldatu
  • Poolish: 320 g.
  • Nahiko gluten duen okindegiko irina: 640 g.
  • Ura: 340 ml.
  • Okindegiko legami freskoa: 2 g., lehorra bada 1 g.
  • Gatza: 16 g.

PRESTAKETA

aldatu

Poolisha edo ama ore biguna

aldatu
  • Ur epeletan (22ºC) desegin legamia.
  • Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, jarri erdian ura eta legamia.
  • Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin koilara bat, nahastu ore likatsu eta likido bat lortu arte. Horri poolisha edo ama ore biguna deitzen zaio.
  • Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali eta 3 ordu inguruan altxatzen utzi; bere bolumenak hirukoiztu egin behar du. Udan edo neguan denbora edo legami kopuruak desberdinak izan daitezke.

Barrako ogia egiteko

aldatu
  • Epeldu 100 ml. ur 22ºC inguruan, eta bertan legamia desegin.
  • Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, erdian gatza ez beste osagaiak jarri: poolisha, irina, ura, legamia.
  • Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat egin.
  • Utzi bere horretan 10 minutuan.
  • Mahaira atera gehitu gatza eta oratu 5 minutu. Arropa garbitzen arituko bagina bezala.
  • Tapatu zapi busti batekin eta 10 minutu bere horretan utzi.
  • Oratu beste 5 minutuan eta estalita bere horretan utzi beste 10 minutuan.
  • Sartu berriro pertzean, estali zapi heze batekin, eta utzi hartzitzen 2 ordu eta erdian.
  • Irineztatutako mahai batera atera, eta 180-200gko zatietan moztu. Saiatu zati bakoitza lehenengotik mozten, ez ibili zati txikiak gehitzen pisua lortzeko.
  • Zati bakoitza mahai irineztatuan eta kontu handiarekin bere baitan bildu orea triptiko bat tolestuko bagenu bezala, 20cm x 10cm inguruko karratu bat osatuz.
  • Eskuen mamia erabiliz biribildu eta luzatu orea aldi berean barra forma emanez, eta barraren amaierari punta forma sortuz.
  • Barra horiek horretarako dauden hartzitzeko moldeetan jarri, etxean egingo bagenu eta molde hauek izango ez bagenitu, irineztatutako zapi baten gainean jarri bata bestearen ondoan 5 cm-ko tartearekin. Jarraian, barra batetik bestera erdian utzitako 5 cm-ko zapi horiek altxa eta tolestu, metalezko moldearen forma emanez, eta barra bakoitzari ondokoak eutsiko diolarik.
  • Utzi 90 minutu inguruan altxatzen, baina oreak ez du inoiz bikoiztu behar.
  • Erretilu bat estali labeko paperarekin.
  • Piztu labea 250ºC-tan.
  • Orea ongi altxatutakoan, eta zapia biratuz erretilu batera pasa lehenik, eta hemendik bere baitan biratuz ere, labera sartzeko papera duen bigarrenera pasatu. Tolesturak beti beherantz utziz.
  • Bizarra egiteko xafla edo labain oso zorrotz batekin ohikoak diren 5 cm-ko ebakiak egin luzeran.
  • Labean, lehendik azpian ura duen erretilu bat jarri, hezetasun giro bat sortuz.
  • Sartu ogiak bertara, eta egosi 15 minutuan, jaitsi orduan labea 200ºC-tara eta eduki egosten beste 45 minutuan.
  • Atera barrak labetik, eta parrila baten gainean utzi hozten.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ogia oratzeko garian arropa eskuz garbituko bagenu bezala egin.
  • Ogia egina dagoen jakiteko, azpialdean eskuarekin golpe batzuk eman eta barnehuts sentitu behar dugu.