Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barrengorri nahaskia
BARRENGORRI NAHASKIA
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Barrengorriak trapu busti batekin errepasatu, eta labanarekin moztu.
- Zartagin batean olioa tipularekin su motelean jarri.
- Tipula erdi eginik dugunean, baratxuria gehitu, eta pittin bat erregosi.
- Jarraian, perretxikoak gehitu eta 5 minutuz kozinatu su ertainean; amaieran, urdaiazpikoa eta perrexila nahasi eta ondu.
- Arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri gatzarekin.
- Amaitzeko, jarri zartagin bat su bizian, eta gehitu perretxikoak; gorritzen hasitakoan, irabiatu gabeko arrautzak eta gatza bertaratu.
- Utzi segundo batzuetan, zuringoa egin arte.
- Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak, eta nahastu dena, lehortu aurretik.
- Azken pauso hau azkar egin behar da, eta puntuan dugunean, erretilu edo platerera ahalik eta azkarren atera.
AHOLKUAK
aldatu- Errezeta hau edozein perretxiko mota jangarrirekin egin dezakegu, eta haien nahasketekin ere bai.
- Perretxikoak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.
- Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar egiten da; su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.