Sukaldaritza liburua/Errezetak/Basmati arroza entsaladan

Errezeta-liburuaren parte. Basmati arroza entsaladan[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Basmati arroza (400 g)
  • Azenario bat / Tipulin bat
  • Kuia txiki bat
  • Piper gorria eta piper berdea
  • Leka eskukada bat
  • Bi tomate, entsaladarako
  • Oliba olio birjina / Gatza
  • Sagar ozpina


Pausoak

aldatu

Azenarioa zuritu, eta laukitxotan moztu, baita kuia txikia eta lekak ere.

Barazki horiek egosteko, lapiko bat urez bete, eta berotzen jarri. Irakiten hastean, gatza bota, eta uretan egosi hamar bat minutuz; ez dugu nahi gehiegi egosterik. Ondoren, atera, eta gorde.

Nahi izanez gero, ur horixe erabili: irakiten eutsi, eta arroza bota. Hamabost bat minutuz irakiten eduki, eta, iragazki baten laguntzaz, arroza ur hotzetan ongi freskatu. Gorde.

Piper berdea, gorria eta tipula txiki-txiki egin, eta lehen egosiriko barazkiekin nahastuko ditugu. Gatz pitin bat eta koilarakada batzuk sagar ozpin bota, baita oliba olioa ere. Norberaren gustura oliozpindu.

Ongi nahastu, eta, gero, arroza gehitu. Berriro ongi nahastu, arrozak oliozpinaren zapore guztia har dezan.

Erretilu polit batean, tomatea xaflatan moztu, eta erretiluaren bueltan jarri; gatza bota, eta oliozpindu.

Bukatzeko, arroza erretiluaren erdian jarri, eta prest izango dugu mahaira zerbitzatzeko. Udako beroekin, gustukoa izango dugu, dudarik gabe!

Erreferentziak

aldatu