Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baso fruituen saltsa

BASOKO FRUITUEN SALTSA EDO "CULISA"

Txokolate moussea baso fruituen saltsarekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Basoko fruitu gorriak: 500 g.
  • Azukrea: 250 g.
  • Limoia: 1 zukua.
  • Ura: 250 g.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Kazola batean basoko fruitu gorriak, azukrea, limoi zukua eta ura elkartu.
  • Sutan jarri eta 15 minutuz, su ertainean egosi.
  • Denbora hori pasatutakoan, irabiagailutik pasatuz dena birrindu.
  • Ondoren iragazi, hazi eta azalak kenduz.
  • Utzi hozten.

AHOLKUAK

aldatu
  • Normalean fruitu saltsa moduan erabiltzen da.
  • Azkenburuko platerak edertzeko erabiltzen da bereziki.