Sukaldaritza liburua/Errezetak/Basurdea saltsan

Errezeta-liburuaren parte. Basurdea saltsan[1]

OSAGAIAK

aldatu

4 LAGUNENTZAT

  • Kilo bat basurde haragi garbi
  • Azenario handi 1
  • 2 tipula
  • Porru erdia
  • 3 baratxuri ale
  • Errezil sagar bat
  • Oporto basokada bat
  • Litro erdi ardo beltz
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piperrauts beltza
  • 3 koilarakada irin

Pausoak

aldatu

1 Lehenik, basurde haragia tako berdinetan moztuko dugu. Gatza eta piperrauts beltzaz hornitu, eta lapiko batean gorritzen jarriko dugu, su bizian, oliba olio zorrotada batekin.

2 Bitartean, puska ertainetan moztu baratxuriak eta barazkiak, eta, basurdea gorritua dugunean, lapikora gehituko ditugu: baratxuria, errezil sagarra, tipula, azenarioa eta porruak.

3 Su ertainera jaitsi, eta 15 minutuz gorritzen eduki dena batera. Oso garrantzitsua da lapikoan ditugun osagai guztiak ongi gorritzea. Horretan baitago saltsa koloretsu eta zaporetsu baten sekreturik handiena.

4 Ondoren, gehitu oporto basokada bat eta litro erdi ardo beltz. Irakin, ia ardo guztia lurrindu arte.

5 Jarraian, urez bete lapikoa, haragi puska guztiak estali arte. Gehitu gatz pitin bat gehiago, eta eduki irakiten, hiru bat orduz, taparik gabe. Norbaitek lapiko azkarrean egin nahiko balu, ez dago arazorik; kasu horretan, 25 minuturekin nahikoa izango litzateke.

6 Lapikoan ditugun haragi zati guztiak, banan-banan beste lapiko batera pasako ditugu sardexka baten laguntzaz. Txino baten laguntzaz, pasatu lapikoan gelditu diren barazkiak, eta bota haragia dugun lapikora.

7 Azkenik, su oso motelean irakiten eduki hamar bat minutuz, eta prest izango dugu gisatu goxoa dastatzeko, bero-beroa.

Erreferentziak

aldatu