Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi buztana

BEHI BUZTANA GISATUA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Behi buztana: 3. Gehiegizko koipea kenduta, eta artikulazioetatik moztua.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Gatza.
  • Tipula: 2 dadotan.
  • Azenarioa 3 dadotan.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Sagarra: 1 zuritua, bihotz gabe eta dadotan.
  • Brandya: Zurrusta motz 1.
  • Ardo beltza edo zuria: 200 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Buztana kazola batean salteatu kolorea emanez.
  • Haragia kazolatik erretiratu eta bertan barazkia erregosten jarri.
  • Erdi eginik dugunean gehitu sagarra.
  • Barazkiak kolorea hartutakoan, buztanak erantsi eta brandyarekin garreztatu.
  • Jarraian, ardoarekin busti eta hau murriztutakoan urarekin estali.
  • Haragia egosten denbora luzez utziko dugu.
  • Buztan zatiak eginak daudela ziurtatzeko banan-bana egiaztatu eta hauek erretiratzen joan.
  • Buztan zati guztiak eginak ditugunean, saltsa irabiagailuarekin xehatu eta txinotik iragazi.
  • Saltsari irakinaldi bat eman eta guk nahi dugun dentsitate puntua aurkitutakoan haragiarekin elkartu. Gatz puntua jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Buztan zati bakoitzak denbora desberdin bat behar du biguntzeko; beraz, banan-bana labanarekin egina dagoela egiaztatu behar da.
  • Etxean kozinatzeko, buztana moztua erostea gomendatzen dizuet, junturetatik ongi mozteko labana ona eta esperientzia behar baita.
  • Buztanak behi zaharrarenak badira, denbora asko behar dute egosteko. Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko. Hala ere, bukaeran, haragia egina dagoen edo ez jakiteko ohiko kazola bat erabili beharko dugu.
  • Patata edo bestelako pureak izan daitezke lagungarri bikainak.