Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi mingaina saltsan

BEHI MINGAINA SALTSAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

Behi mingaina egosi eta arrutzaztatzeko

  • Mingaina. 1 kg. ingurukoa.
  • Porrua: 1 osoa garbitu.
  • Azenarioa: 1 osoa garbitu.
  • Tipula: 1 zuritua eta erdibitu.
  • Perrexila: Sorta txiki bat lotua.
  • Gatza.
  • Arrautza eta irina: Mingaina arrautzaztatzeko.
  • Ekilore olioa: 400 ml.

Saltsarako

  • Oliba olio birjina. 50 ml.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Egosteko erabilitako barazkia: Dadotan.
  • Irina: 25 g.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Mingain salda. 2 l.
  • Barrengorri salteatuak: 150 g.
  • Ilar egosiak: 150 g.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu

Mingaina arrautzaztatzeko

  • Kazola bat ur, gatz, barazki eta mingainarekin sutan jarri.
  • Mingaina egosten eduki bigundu arte.
  • Haragia bigundurik dagoenean, kazolatik erretiratu eta epeltzen utzi; barazkiak eta salda gorde.
  • Mingaina hoztu aurretik, azala eskuekin eta labana batekin erretiratu.
  • Ongi hozturik dugunean, aizto edo labain zorrotz batekin xerra finetan moztu.
  • Arrautzaztatu eta zartagin batean frijitu.

Saltsarako

  • Kazola batean olioarekin tipula kozinatzen jarri.
  • Tipulak kolore gorria hartutakoan, egosteko erabilitako barazkiak gehitu eta horiek ere 5 minutuz kozinatu lehortu arte.
  • Irina gehitu lehenik, ardo zuria ondoren, eta hori murriztutakoan salda.
  • 20 minutuz irakiten eduki, irabiagailutik eta iragazki txinotik pasa.
  • Saltsa berriro irakiten jarri, ilar egosiak eta txanpiñoi salteatuak gehitu eta gatzarekin ondu.
  • Mingain arrautzaztatuak saltsaren gainean jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Mingaina egosteko denbora, animaliaren adinak baldintzatuko du. Zenbat eta zaharragoa denbora gehiago.
  • Mingaina egosteko presio eltzean denbora asko aurreratuko dugu, baina noiz eginda dagoen edo ez jakitea ez da horren erraza.