Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturra piper berdearekin

BEHI MUTURRA PIPER BERDEAREKIN

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Behi muturra: 1 garbitu.
  • Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
  • Azenarioa: 1 garbitu.
  • Porruaren berdea: 1 garbitu.
  • Gatza.
  • Irina eta ogi birrindua: Muturrak birrineztatzeko .
  • Ekilore olioa: 400 ml.
  • Piper berde italiarra: 12.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola bat ur eta barazkiarekin jarri, muturrak sartu. Presio eltzea erabil genezake.
  • Egosten eduki muturrak bigundu bitartean. Luze jotzen du, animaliaren adinak baldintzatuko du hau. Baina presio eltzean gutxienez eduki 40 minutu.
  • Mutur egosiak ontzi batera atera salda guzia kenduz.
  • Haragia hozturik dugunean, moztu xerra finetan.
  • Arrautza eta ogi birrindutan pasa ondoren frijitu.
  • Bestalde piperrak ere olio ugaritan frijitu eta gazitu.
  • Zerbitzatu muturrak piperrekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Muturra kazolatik ateratakoan, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian, olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke.
  • Muturrek egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratzen da.
  • Muturrak arrautza eta ogi birrindutan pasa ordez, irin eta arrautzetan pasa daitezke.