Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturra saltsan

BEHI MUTURRAK SALTSAN

Txahal muturrak saltsan

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu

Muturrak egosi eta arrautzaztatzeko

  • Behi muturra: 1 garbitu.
  • Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
  • Azenarioa: 1 garbitu.
  • Gatza.
  • Irina eta arrautza: Muturra arrautzaztatzeko.
  • Ekilore olioa: 300 ml.

Saltsa egiteko

  • Tipula. 2 lerrotan.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Egosteko erabilitako barazkia: Dadotan.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Muturren salda.

PRESTAKETA

aldatu

Egosi eta arrutzaztatzeko

  • Kazola bat ur eta barazkiarekin jarri, muturrak sartu. Presio eltzea erabil genezake.
  • Egosten eduki muturrak bigundu bitartean. Luze jotzen du ohiko kazolan 2 ordu inguru eta espres eltzean 30-35 minutu gutxienez.
  • Mutur egosiak ontzi batera atera. Salda iragazi eta barazkia gorde.
  • Haragia hozturik dugunean, moztu xerra finetan.
  • Irin eta arrautzetan pasa ondoren frijitu.

Saltsarena

  • Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
  • Kazola batean tipula olioarekin sutan jarri.
  • Gorriturik ditugunean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere kozinatu, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
  • Salda gehitu eta 30 minutuz egosi.
  • Puregailutik edo irabiagailutik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.

Platera amaitzeko

  • Saltsa plater azpian jarriko dugu eta gainean mutur arrautzaztatuak.

OHARRAK

aldatu
  • Muturra kazolatik atera ondoren, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke.
  • Muturrek egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratuko dugu.
  • Mutur arrautzaztatuak saltsarekin egos ditzakegu, baina, estalkia altxatzeko aukera handiak daude, hori egin nahi izanez gero, arrautzaztatu gabe ere egin ditzakegu.
  • Muturrak arrautza eta irinetan pasa ordez, arrautza eta ogi birrinduan pasa ditzakegu. Piper berde frijitu batzuekin oso goxoak geratzen dira.