Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturra saltsan
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturrak(e)tik birzuzenduta)
BEHI MUTURRAK SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatuMuturrak egosi eta arrautzaztatzeko
- Behi muturra: 1 garbitu.
- Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
- Azenarioa: 1 garbitu.
- Gatza.
- Irina eta arrautza: Muturra arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa: 300 ml.
Saltsa egiteko
- Tipula. 2 lerrotan.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Egosteko erabilitako barazkia: Dadotan.
- Tomate birrindua: 100 ml.
- Muturren salda.
PRESTAKETA
aldatuEgosi eta arrutzaztatzeko
- Kazola bat ur eta barazkiarekin jarri, muturrak sartu. Presio eltzea erabil genezake.
- Egosten eduki muturrak bigundu bitartean. Luze jotzen du ohiko kazolan 2 ordu inguru eta espres eltzean 30-35 minutu gutxienez.
- Mutur egosiak ontzi batera atera. Salda iragazi eta barazkia gorde.
- Haragia hozturik dugunean, moztu xerra finetan.
- Irin eta arrautzetan pasa ondoren frijitu.
Saltsarena
- Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
- Kazola batean tipula olioarekin sutan jarri.
- Gorriturik ditugunean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere kozinatu, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
- Salda gehitu eta 30 minutuz egosi.
- Puregailutik edo irabiagailutik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.
Platera amaitzeko
- Saltsa plater azpian jarriko dugu eta gainean mutur arrautzaztatuak.
OHARRAK
aldatu- Muturra kazolatik atera ondoren, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke.
- Muturrek egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratuko dugu.
- Mutur arrautzaztatuak saltsarekin egos ditzakegu, baina, estalkia altxatzeko aukera handiak daude, hori egin nahi izanez gero, arrautzaztatu gabe ere egin ditzakegu.
- Muturrak arrautza eta irinetan pasa ordez, arrautza eta ogi birrinduan pasa ditzakegu. Piper berde frijitu batzuekin oso goxoak geratzen dira.