Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behiki tajina
BEHIKI TAJINA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETAK
aldatu- Pertz edo tajina prestatzeko hondarrezko ontzi batean, behiki haragia jarri.
- Ondu haragi hau, gatza, tipula, perrexila, piperbeltza, kurkuma, jengibrea, kanela, eta oliba olioarekin. Dena ongi nahasiz.
- Utzi minutu batzuetan bere horretan espezien zaporearekin blaitu bitarte.
- Tajin ontziko kono tapa bereizgarria jarri. Plantxa batean su baxuan haragia ongi erregosi bigundu arte. Tarteka tapa kendu, mugitu eta ur pitin bat beharko balu gehitu.
- Bitartean hornigaiak prestatuko ditugu. Arbendolak zartagin batean olioarekin frijitu eta aranak, Tajinean dugun salda pitin batekin egosi 12 minutuz.
- Galeper arrautzak egosi ur gatzatutan 4 minutuz. Ondoren zuritu.
- Haragia ongi bigunduta dagoenean amaitzeko tapa kendu eta jarri gainean almendra frijituak, beratutako aranpasak eta arrautza egosiak.
AHOLKUAK
aldatu- Erregosiaren teknika ederki erabiltzen da plater honetan, kazolaren formak horretan laguntzen du. Hala ere beti kontutan izan su baxuan prestatu behar dela plater hau eta pazientzia beharko dela.