Sukaldaritza liburua/Errezetak/Betiko ogi zaharra
BETIKO OGI ZAHARRA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatuBezperako ama orea egiteko
- Nahiko gluten duen okindegiko irina: 65 g.
- Ura: 45 ml.
- Okindegiko legami freskoa: 2 g. eta lehorra bada 1 g.
Betiko ogi zaharra egiteko
- Bezperako ama orea: 100 g.
- Nahiko gluten duen okindegiko irina: 500 g.
- Ura: 330-340 ml.
- Okindegiko legami freskoa: 2 g., lehorra bada 1g.
- Gatza: 12 g.
PRESTAKETA
aldatuBezperako ama orea egiteko
- Ur epeletan desegin legamia.
- Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian ura eta legamia.
- Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
- Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali, eta sartu hozkailuko goiko aldean 24 orduz.
Ogia zaharra egiteko
- 25ºC inguruan jarri 100ml ur eta bertan legamia desegin.
- Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian beste osagaiak
- Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
- Utzi bere horretan 5 minutu.
- Mahaira atera eta oratu 5 minutuan, arropa garbitzen arituko bagina bezala.
- Tapatu zapi busti batekin eta 10 minutuz bere horretan utzi.
- Oratu beste minutu baten, eta estalita bere horretan beste 10 minutuan; hori bi aldiz egin.
- Koipetu pertz bat eta jarri bertan orea, tapatu trapu busti batekin eta utzi 3 orduz altxatzen.
- Pertzari buelta eman, erretilua mahai gainean jarri, tapatu zapi bustiarekin eta beste ordu batez eduki.
- Piztu labea 250ºC-tan eta sartu bertan kazola bat ( hondarrezkoa edo burdinazkoa) bere taparekin ( kontu taparen kirtena plastikoa eduki ez dezan; horrela balitz kendu egingo genioke)z
- Orea azken orduan hartzitu ondoren, sartu kazola beroaren barruan, alde lisoa gorantz utziz eta tapatu. Sartu labera eta egosi 15 minutuz.
- Jaitsi labeko tenperatuta 200ºC-tara, eta kendu tapa.
- Egosi beste 50-55 minutu inguruan, labetik atera eta parrila batean hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Ogia oratzeko, arropa eskuz garbituko bagenu bezala egin.
- Ogia egina dagoen jakiteko, azpialdean eskuarekin kolpe batzuk eman eta barne-huts sentitu behar dugu.
- Taparik gabeko kazolarekin ere egiterik badaukagu, baina azala gogorragoa geratuko litzateke.