Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamelaz eginiko haragi betegaia
BEXAMELAZ EGINIKO HARAGI BETEGAIA
MAHAIKIDEAK:
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 130ml.
- Tipulina: 1 dado txikietan.
- Azenarioa 1 dado txikietan.
- Piper berde italiarra: 1 dado txikietan.
- Pipermorroa: 1/2 dado txikietan.
- Barrengorriak: 100g, dado txikietan.
- Irina: 150 g.
- Esnea: Litro 1 beroa.
- Haragi xehatua: 200 g zartagin batean oliba olioarekin salteatua.
- Gatz eta piperbeltz zuria.
- Intxaur muskatua.
- Gurina : 10 g orea margotzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean, oliba olioa, tipula, azenarioa, piper berdea eta gorria su ertainean kozinatzen jarri, barazkia erdi eginik dugunean, gehitu barrengorriak eta kozinatu dena batera.
- Jarraian, irina gehitu, ongi nahasirik roux bat osatuz.
- Esne beroa poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoarekin nahasteari utzi gabe.
- Modu honetara bexamel bat burutuko dugu.
- Zartagin batean olio tanta batekin haragi birrindua salteatu, sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean, haragia ongi desegin arte.
- Nahastu haragia bexamelarekin eta egosi su baxuan 15 minutu.
- Bexamelak irakiten duen bitartean, hagatxoarekin eragiteari ezin diogu utzi.
- Bukatzeko, ondu gatz eta espeziekin.
AHOLKUAK
aldatu- Kaneloi, lasagna, piper bete.... edo beste edozein prestaketen betegaia izan daiteke.
- Bexamel guztiak bezala, minutu batzuetan egosi behar dira irin zaporea galdu dezan.