Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamelaz eginiko legatz betegaia

BEXAMELAZ EGINIKO LEGATZ BETEGAIA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Gurina: 75 g
  • Oliba olio birjina: 75 ml
  • Tipula: 1 xehatua
  • Irina: 150 g
  • Esnea: 1l beroa.
  • Legatza: Irakinaldi motz batekin eta birrindua 200 g
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatua
  • Gatz fina
  • Gurina: Pittin bat orea gainetik margotzeko
  • Ekilore olioa, arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko

PRESTAKETA

aldatu
  • Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean goxatzen jarri.
  • Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta hau ere, su motelean 5 minutuz egosi.
  • Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Bexamela irakiten hasitakoan, irakin su baxuan 10 minutu.
  • Denbora hori pasatutakoan, legatza eta perrexila gehitu eta beste 5 minutuz su motelean irakin, beti hagatxoarekin momenturo eragiten.
  • Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.

AHOLKUAK

aldatu

Piper beteak egiteko edo bestelako betegai moduan balioko du.

Baita kroketak egiteko ere.