Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bezperako ama orea
BEZPERAKO AMA OREA
OSAGAIAK
aldatu- Nahiko gluten duen okindegiko irina: 65 g.
- Ura: 45 ml.
- Okindegiko legami freskoa: 2 g. eta lehorra bada 1 g.
PRESTAKETA
aldatu- Ur epeletan desegin legamia.
- Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian ura eta legamia.
- Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
- Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali, eta sartu hozkailuko goiko aldean 24 orduz.
AHOLKUAK
aldatu- Ogi ugariren osagai garrantzitsua dugu, orea hobeto hartzitzen laguntzen du.