Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bijiliako Txitxirioak
BIJILIAKO TXITXIRIOAK EDO GARBANTZUAK
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
aldatu- Txitxirioa: 500 g.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Ziazerba: 500 g.
- Bakailaoa: 750 g gezatu.
- Arrautza egosia: 3 dadotan.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri garbantzuak bezperatik beratzen ur epeletan.
- Kendu txitxirioei beratzeko ura.
- Kazola bat jarri sutan urarekin, irakiten dagoenean gehitu txitxirioak eta utzi egosten tarteka bitsa kenduz.
- Beste alde batetik zartagin batean jarri olioaren erdia eta tipulina su baxuan. Tipulina gorritzen hasitakoan gehitu txitxirioei.
- Zartagin batean eta olioaren beste erdiarekin ziazerbak salteatu eta gorde.
- Bakailaoari minutuko irakinaldia eman eta epeldutakoan azala eta hezurrak kendu. Haragiarekin xaflak egin.
- Behin garbantzuak bigundurik ditugunean gehitu ziazerbak, bakailaoa eta arrautza.
- Ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Txitxirioak errazago egosteko bikarbonatoarekin beratu eta egos genitzake. Horrela egitearen alde txarra bitamina batzuk galtzea izango da.