Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bisigua labean

BISIGUA LABEAN

Bixigua labean

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 210ºC-an piztuko dugu.
  • Ondo garbitutako bisigua kanpotik eta barrutik gatzatu lehenik.
  • Ondoren olioztatu eta labeko erretilu batean jarri.
  • Labera sartu eta 15 minutu inguru egin arte erre.
  • Labetik atera, erditik zabaldu eta hezur nagusiak kenduko dizkiogu.
  • Ozpin zurrusta eta perrexil xehatua zabalduko ditugu gainetik eta ondoren baratxuri eta piperminarekin egindako olio errea gehituko diogu.
  • Erretilu azpikoa salda berriro zartaginean elkartu, sutatik kanpo mugituz ongi bateratu saltsa eta berriro gainetik zabaldu.

OHARRAK

aldatu
  • Sukaldari ugarik ez dio perrexila jartzen, hori norberaren gustuen arabera.