Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo arina

OINARRIZKO BIZKOTXO ARINA

MAHAIKIDEAK: 6-8

OSAGAIAK

aldatu
  • Arrautzak: 7.
  • Azukrea: 210 g.
  • Irina: 210 g bahetu.
  • Arto irina: 30 g.
  • Legami hautsa: Kafe koilarakada edo 5 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 200ºC-tan piztu.
  • Bizkotxoa egiteko ontzia gurinez eta irinez estali.
  • Irina, arto irina, eta legamia elkartu.
  • Pertz batean arrautzak azukrearekin harrotu, zuritu arte.
  • Kontu handiarekin irina, arto irina eta legami hautsa nahasi.
  • Moldea bete eta labean egosi 20 minutu inguru.
  • Labetik atera bezain pronto, ontzitik atera eta hozten utziko dugu.

OHARRAK

aldatu
  • Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
  • Arrautzak ongi harrotzea ezinbestekoa da.
  • Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
  • Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.