Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo oinarrizko sagar tarta

BIZKOTXO OINARRIKO SAGAR TARTA

Bizkotxo oinarria duen sagar tarta


MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Gurina eta irina moldea estaltzeko.
  • Gurina: 180 g. pomada puntuan.
  • Azukrea: 120 g.-180 g. Gozotasuna norberak aukeratu.
  • Arrautzak: 3 .
  • Irina: 180 g. bahetu.
  • Legamia: 7 g. Kafe koilarakada 1.
  • Limoi edo laranja azal birrindua: 1, azal zuria gabe.
  • Sagarra: 3-4 . Zuritu, erditu, bihotza kendu eta xerratua.
  • Mertxika, abrikot marmelada edo sagar gelatina: 150 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Denboraz atera gurina hozkailutik, bigundu dadin. Moldea gurin eta irinarekin estali.
  • Labea 160Cº-tan piztu.
  • Pertz batean jarri gurina pomada puntuan eta gehitu azukrea.
  • Nahasi espatula batekin edo hagatxoarekin, bigarren honekin egiteko gurinak oso biguna egon behar du.
  • Jarraian, gehitu arrautzak banan-bana eta bakoitza ongi nahasi.
  • Gehitu irina eta eta legamia eta berriro nahasi.
  • Ore hau moldearen azpi aldean banatu. Kolpe batzuk eman moldeari orea azpialdean berdin dadin.
  • Sagarra zirkunferentzia osoan jartzen joango gara, lehenik kanpo aldetik .
  • Behin molde guztia sagarrez beterik gainetik azukre pitin bat zabaldu eta labera sartu.
  • 30 minutu inguru egosi. Txotxa garbia ateratzen denean, egina dago.
  • Labetik kanpo eta hoztu denean marmelada ur epel pitin batekin nahasi, saltsa dentsitatea hartu arte eta sagarren gainetik zabaldu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sagar tartak zenbat eta sagar gehiago izan, orduan eta gozoagoak geratzen dira.
  • Gurean Errezil sagarra lortzerik bagenu, bera izango litzateke onena. Hau lortzerik ez bagenu, sagar gogorrak lortzea komeni.