Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bretainiako muskuiluak tomate zukuarekin
Errezeta-liburuaren parte. Bretainiako muskuiluak tomate zukuarekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Kilo bat muskuilu
- Bi tomate heldu
- Bi baratxuri ale
- Tipula bat
- Ardo zuri basokada bat
- Piper gorri hautsa
- Perrexil
Pausoak
aldatuTomate zukua prestatuko dugu lehenengo. Horretarako, tipula zuritu, pusketa txikietan moztu eta zartagin batean jarri, gatz eta oliba olio zorrotada batekin. Su motelean egingo ditugu.
Jarraian, baratxuri aleak xaflatan moztu, eta bertara bota. Guztia 15 bat minutuz erregosi. Ondoren, tomatea pusketatan moztu, eta zartagin berera gehitu. Ardo zuri basokada bat, perrexil pixka bat eta piper gorri hautsaren koilarakada bat ere gehitu.
Sua bizitu, eta beste 10 bat minutuz mantendu, nahastuz. Ondoren, sutik kendu eta pure-egitekotik pasa, eta gorde.
Lapiko zabal bat sutan ipini, oliba olio zorrotada batekin. Beroa dagoenean bertara muskuiluak bota, tapakia jarri zartaginari eta hiru minutuz su bizian eduki. Denbora hori nahikoa izango da muskuiluak irekitzeko. Jarraian, guztia iragazkailutik pasa, eta ateratzen den salda beste lapiko batera bota. Gordea dugun tomate zukua bertara gehitu, eta irakiten jarri.
Azkenik, muskuiluak ahalik eta gehien eta kontu handiz zabaldu, eta platerean kokatu, bata bestearen aldamenean. Bukatzeko, lapikoan dugun saltsarekin ongi busti. Garrantzitsua da muskuiluak prestatu bezain laster jatea, muskuiluen haragiaren egiturak eta zaporeak asko galtzen baitute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/11