Sukaldaritza liburua/Errezetak/Crumble pastak
CRUMBLE PASTAK
OSAGAIAK
aldatu- Arbendol irina: 250 g.
- Irina: 250 g. bahetu.
- Gurina: 250 g.
- Melaza azukrea: 250 g.
- Maldon gatza: 4 g.
PRESTAKETA
aldatu- Osagaietan zehaztutako bi irin motekin sumendi bat osatu mahai baten gainean edo pertz baten barruan.
- Jarri gurina pomada puntuan, azukrea eta gatza.
- Erditik hasita, poliki-poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
- Elkartu osagai guztiak, gehiegi oratu gabe estali, eta sartu hozkailuan.
- Orea hoztu eta gogortutakoan, arrabolarekin luzatu 2 cm-ko lodiera emanez.
- Moztu pastak mozteko uztai kizkur batekin.
- Pastak egiteko arrautzarekin margotu eta azukrea bota gainetik.
- 160ºC-tara 15-20 minutuz labean egosi.
AHOLKUAK
aldatu- Pasta oso lehor bat da, bi behatzekin indar eginez gero, erraz desegiten dena.
- Bere horretan te pasta moduan jaten da edo deseginda; azkenburuko platerak edertzeko ere erabil daiteke.
- Errezeta honetan kontraste puntu bat emateko Maldon gatza ere erabiltzen da.
- Irina aldez aurretik galbahetik pasatzea komeni da.