Sukaldaritza liburua/Errezetak/Denetariko pizza
DENETARIKO PIZZA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatuPizza orea egiteko
- Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola: 250 g.
- Gatza: 2 g.
- Ur epela: 125 ml.
- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Legamia: Legami freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa: 3 g.
- Luzatzeko irina: 15 g.
Pizza estaltzeko
- Tomate saltsa: 100 ml.
- Barrengorria: 100 g. xerratu eta salteatu.
- Tipula: 1/2 xerratu eta salteatu.
- Piper gorria: 1/4 lerrotan Frijitu edo salteatu.
- Antxoak oliotan: 8, zatitu.
- Oliba berdeak hezurrik gabe: 12 xerra.
- Oreganoa.
- Mozzarella gazta edo urtzeko gazta: 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Okin legami freskoa ur epeletan eskuekin nahastu; Lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
- Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irin eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
- Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
- Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
- Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz, orea guk aukeratutako pizza moldeaz estaliko dugu.
- Horren gainean tomatea banatu lehenik, eta barazkia ondoren.
- Jarraian olibak, antxoak, oreganoa eta Mozzarella.
- Antxoen olio pittin bat ere zabal dezakegu.
- Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.
AHOLKUAK
aldatu- Pizzari estaltzeko osagaiak alda daitezke.
- Barazkia aldez aurretik salteatuta edo zuzenean gordina gehitu daiteke.