Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ensaimada opila

ENSAIMADA OPILA

Ensaimada

MAHAIKIDEAK: 10-12

OSAGAIAK

aldatu
  • Indar irina: 500 g. bahetu.
  • Legamia freskoa: 25 g.
  • Arrautzak: 2 txiki edo 85 g.
  • Azukrea: 75 g.
  • Ura: 250 ml.
  • Oliba olioa : 20 ml.
  • Txerri gantza edo gurina: 50 g.
  • Azukre-hautsa: Amaieran estaltzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean irina, arrautza, azukrea eta ura jarri. Martxa bizia eman eta minutu batera legamia nahastu.
  • Gorputza hartu duela eta ontzian gutxiago itsasten ikusten dugunean, oliba olioa gehitu.
  • Ontzian itsasteari utzi arte landu.
  • Irabiagailu elektrikotik mahai batera atera, eta olioztatutako eskuekin, orea, 10 minutuz landu. Bere baitan behin eta berriz bilduz. Oso elastikoa geratu behar du, luzatu eta ia gardena geratzen den arte, puskatu gabe.
  • Olioz igurtzitako pertz batean eta tapatuta 60 minutu inguru ( giro tenperaturaren arabera denbora hau gehiago izan daiteke) hartzitu, bere bolumena bikoiztu arte. Gozotegietan hartzitzeko berogailuan 28-33ºC-tan edukitzen dira. Edozein kasutan, bere bolumenak bikoiztu egin behar du.
  • Denbora hori igarotakoan, orea bitan banatu.
  • Ore zati bakoitza koipez margotutako mahai batean eta arrabolaren laguntzaz luzatu, fin geratu arte eta hiruki forma emanez.
  • Eskuen laguntzaz, orea gehiago luzatzen saiatuko gara, ia guztiz gardena utzi arte.
  • Orearen gainean zabaldu txerri gantzaren erdia, eta kontu handiarekin bildu zilindro moduko bat osatuz.
  • Berdin egin beste erdiarekin.
  • Bi zilindro moduko hauek, elkarren parean jarri eta trentza bat osatu, alde itsusia edo biribilketaren amaierakoa beherantz utziz.
  • Bi trentza hauek barraskilo moduan bildu, eta koipez edo labeko paperarekin estalitako plaka batean jarri.
  • Gozotegiko berogailuan edo kanpoan tapatuta utzi bigarren hartzitzea ematen, orea tamainaz bikoiztu arte.
  • Gainetik urarekin pittin bat busti, eta egosi 200-225ºC-tan, 12-15 minutu inguru.
  • Amaitzeko, gainetik azukre-hautsarekin estal daiteke.

AHOLKUAK

aldatu
  • Balear uharteetan jatorria duen errezeta eta prestaketa dugu. Gosari eta askaritan jateko ezaguna egin da. Txerri gantza erabili beharrean, gurina ere erabil daiteke.
  • Oratzea eskuz egitea ere badago, baina luzeago joko du.
  • Ensaimada handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, eta normalean trentza egin gabe biltzen da.
  • Bigarren hartzitzea pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira, ez lehortzeko.