Sukaldaritza liburua/Errezetak/Errege estalkia

ERREGE ESTALKIA

OSAGAIAKAldatu

  • Zuringoa: 1.
  • Azukre hautsa: 150 g.
  • Limoi zukua: 6 tanta.

PRESTAKETAAldatu

  • Pertz batean, inolako gorringo arrastorik ez duen zuringoa hagatxoarekin irabiatzen hasi.
  • Zuringoa harrotu ahala, azukrea gehitzen joan, eta bainatzeko dentsitatea bilatu.
  • Amaieran, limoi zuku tantak gehitu.
  • Gorde plastiko gardeneko paperarekin estalita.

AHOLKUAKAldatu

  • Azukre gehiagorekin lodituz gero, pastelak margotzeko erabil daiteke.