Sukaldaritza liburua/Errezetak/Errusiar bizkotxoa

ERRUSIAR BIZKOTXOA

Mahaikideak: 4-6

OSAGAIAK

aldatu
  • Azukrea: 200 g.
  • Almendra irina: 250 g.
  • Irin ahula: 80 g. bahetu.
  • Zuringoak: 6 edo 400ml.
  • Azukrea: 175 g.
  • Azukre hautsa: Gainetik gehitzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Piztu labea 150ºC-tan.
  • Labeko erretilu batean ez itsasteko papera jarri.
  • Irina, arbendol hautsa eta azukrea nahastu.
  • Pertz batean hasi irabiatzen zuringoak eta erdi altxatuak daudenean, gehitu azukrea, eta amaitu guztiz harrotzen.
  • Gehitu zuringo horri kontu handiarekin irinak, eta bateratu poliki-poliki, nahastuz.
  • Mahukari muturtxo lisoa jarri, bete eta labeko erretiluan zabaldu, azukre hautsa zabaldu gainean.
  • Sartu labera eta egosi 30 minutu inguru.

AHOLKUAK

aldatu
  • Zuringoa bakarrik erabiltzen duen bizkotxoa dugu. Bizkotxo lehorrago eta hauskorrago bat lortuko dugu. Arbendola ematen du. Errusiar pastela egiteko erabiltzen da.
  • Bereziki Errusiar pastela prestatzeko erabiltzen da.