Sukaldaritza liburua/Errezetak/Extremadurako arrautzatxoak

EXTREMADURAKO ARRAUTZATXOAK

Extremadurako arrautzatxoak


MAHAIKIDEAK: 4

  • Arrautza: 4.
  • Kanela hautsa: 25 g.
  • Ogi zaharra: 150 g. birrindua.
  • Olioa: 300 ml.
  • Esnea: 1,5 l.
  • Laranja azala: 1 zuririk gabe.
  • Limoi azala: 1 zuririk gabe.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Azukrea: 150 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Pertz batean irabiatu arrautza eta gehitu kanela hautsa.
  • Bota bertara ogi birrindua eta nahastu eskuarekin, ogia ongi busti arte.
  • Hezea dugunean, eskuekin arrautzatxo forma eman eta zartagin batean olioarekin frijitu.
  • Beste kazola batean esnea kanela eta fruituen azalarekin egosi 10 minutuz.
  • Iragazi esne hau eta azukrea gehitu.
  • Sartu esne honetan aurrez frijitutako arrautzatxoak, esnearekin ondo estalita eta egosi 5 minutuz. Utzi bero horretan epeltzen.
  • Zerbitzatzeko katilu batean jarri esnea eta erdian arrautzatxoak.

AHOLKUAK

aldatu
  • Garrantzikoa da arrautzatxoak ongi bustitzea esnearekin.